Azterketa ofizialak
CAMBRIDGE PROFICIENCY EXAM IN ENGLISH
INGELESEKO C2 MAILA BILBON (CPE).

- Maila
- C2
- Non
- Bilbo
Cambridgeko CPE (Certificate of Proficiency in English) azterketa ingeleseko C2 mailaren parekoa da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren (HEEM) arabera.
Zer esan nahi du ingeleseko C2a lortzeak? Ikasle batek lor dezakeen Cambridge English titulurik altuena lortzea. Lortu Oxford LSrekin.
Proficiencyaren abantailak
Ikasle batek lor dezakeen Cambridge Englishen titulurik altuena.
Ingelesa modu bikainean menderatzen duten eta aldea markatu nahi duten pertsonentzat.
Nazioarteko ospe aitortua
% 96
GAINDITUTA
PRESTAKUNTZA ZENTRO OFIZIALA
IRAKASLE-TALDE ESPEZIALIZATUA
Zertan datza ingeleseko C2 azterketa Bilbon?
Cambridgeko Certificate of Proficiency in English azterketak 4 atal ditu
IRAKURMENA ETA INGELESAREN ERABILERA
IDAZMENA
ENTZUMENA
MINTZAMENA
Zertarako balio du CPE ingeles azterketak?
Cambridge Assessmentek bermatutako ingeleseko Proficiencya izateak erakusten du ikasleak ezin hobeto egin ditzakeela gauza hauek:
CPEarekin gai izango zara:

Graduondoko eta doktoretzako nazioarteko programak ikasteko.
Nazioarteko enpresa bateko zuzendaritza-mailan eraginkortasunez negoziatu eta konbentzitzeko.
Testu konplexuak ulertu eta interpretatzeko.
Gai konplexu edo delikatuei buruz hitz egiteko eta arazo korapilatsuei jariotasunez heltzeko.
Cambridgeko CPEak erakusten du ikasleak ingelesa modu bikainean menderatzen duela eta ia elebiduna dela.
Ingeleseko C2 maila duen ikasle batek jariotasun osoz komunikatzen da, era guztietako inguruneetan. Hizkuntzaren erabilera ingeles hiztun natibo baten mailako konplexutasunera irits daiteke.
Jakina, CPEa lortzeak erakusten du ikaslea guztiz gai dela maila goreneko ingurune profesional eta akademikoetan moldatzeko, doktoretza bat egiteko, adibidez, ingelesez hitz egiten den edozein herrialdetan.
Oso zorrotza den ingeles azterketa aurreratua da, baina, zalantzarik gabe, aukerarik onena da ingelesa modu bikainean menderatzen duten eta aldea markatu nahi duten pertsonentzat. Adibidez, ikasle askok badute dagoeneko CAE (Advanced Certificate in English), ingeleseko C1 mailari dagokiona, eta harago joan nahi dute, beren ingeles ezagutza are handiagoa dela erakutsiz.
Bai CAE, bai CPE Cambridgeren titulu ofizialak dira, nazioartean ospe aitortua dutenak, eta ingeleseko C2 maila duen edozein hautagai, ikasle edo profesionalek automatikoki frogatzen du ingelesa ia elebidun gisa menderatzen duela komunikazio-trebetasun guztietan: listening, reading, writing, speaking.
Gurekin, Oxford Language Schoolen, presta dezakezu CPE azterketa, eta emaitza ezin hobeak lortuko dituzu, Cambridge azterketak prestatzen dugun esperientzia handiari esker.
Gure irakasle natibo eta elebidunek azterketaren proba bakoitzerako prestatzen zaituzte, berariaz. Adi!
Ingeles maila oso aurreratua duzu? Ia elebidun gisa moldatzen zara hizkuntzarekin? Zeren zain zaude ingeleseko C2a gurekin prestatzeko?
Izapide guztietan lagunduko dizugu, eta eskoletan trebetasun guztiak landuko dira, bat bera ere utzi gabe: Proficiency azterketaren 4 ataletan eskatzen direnak.
Zure bilakaeraren jarraipen pertsonalizatua izango duzu, eta aurkezteko une egokiena noiz den esango dizugu.
Gainditze-tasa handia dugu!
Markatu aldea ingeleseko C2a lortuta!
Cambridgeren C2 ziurtagiria prestatzeko akademiak ere baditugu beste probintzia batzuetan, Malagan adibidez.
Proficiency (CPE)
