- Modalitatea
- Online edo aurrez aurre
- Non
- Zure enpresan edo gure instalazioetan
- Azterketa
- Linguaskill, GMAT, Cambridge
Zure bulegoetara joaten gara edo gure instalazioetako ateak irekitzen dizkizugu.
Zuk aukeratzen duzu langile gisa prestatzeko edo zure langileei prestakuntza emateko giro onena.
Kontatu zure helburuak, eta elkarrekin landuko dugu lanean hobeto komunikatzeko behar duzun ingelesa.
Jarri harremanetan Oxford LSrekin, eta konpromisorik gabeko aurrekontu bat egingo dizugu.
Beharrak % 100 neurrira
Zure enpresaren beharrak dira gure lehentasuna, eta haietara egokitzen gara.
Gero eta enpresa gehiagok eskatzen dizkigute enpresentzako ingeles eskolak, jakitun baitira hizkuntza menderatzea funtsezkoa bihurtu dela etorkizunerako, eta ezinbestekoa enpresa behar bezala garatzeko.
Guk, Oxford Language Schoolen, era askotako enpresentzako ingeles ikastaroak eskaintzen ditugu, edozein beharretara egokitzen direnak, enpresaren tamaina, sektorea edo kokapena edozein dela ere.
ZUK AUKERATU: ONLINE EDO AURREZ AURRE
Gure taldeko ingeles eskolak elkarrizketan oinarritzen dira, gure metodo propioarekin; ahozko lan handia du ezaugarri.
Irakasleak gramatika eta hiztegia elkarrizketaren bidez irakatsiko dizkizu, eta, aldi berean, ahoskera, ahozko arintasuna eta entzumena hobetuko dituzu.
Nahi duzu zure langileek titulu ofizial bat izatea?
Zure enpresak edozein mailatako ingeles ziurtagiri bat lortzeko prestatu behar badu, hau da zuen modalitatea! Irakasle batekin landuko dira probak eskatzen dituen trebetasun guztiak (Writing, Listening, Speaking, Grammar…)
LINGUASKILL / GMAT / CAMBRIDGE
Irakasle bat zure eskura osorik nahi baduzu, eskola partikularrak hartu ditzakezu, ‘one to one’ deitzen ditugunak: jarraipen pertsonalizatua izango duzu, eta bilera edo aurkezpen jakin bat prestatzeko aprobetxa ditzakezu. Eskolei % 100eko etekina aterako diezu!
Zuen sektoreko edo negozioko gai edo hiztegi jakin batean espezializatu nahi baduzue (telephoning, presentations, negotiation…), gure irakasle natibo eta elebidunek lortzen lagunduko dizuete.
Enpresa aurreratuenek Oxford Language Schoolen esku uzten dute beren langileen ingelesa. Etorkizunari erabakitasunez eta irmotasunez begiratzen dioten enpresen harrobia osatzen dute guztiek, eta, jakina, ingelesez egiten dute.
Ez izan zalantza gehiagorik. Enpresa aitzindarienek ingelesa jartzen dute beren zerrendan, eta gugan dute konfiantza ingelesarekin beren helburuak lortzeko.
Nola egiten dira gure ikastaroak?
ZUREGANA GOAZ
Ibilgailu-flota propioa, enpresetara joateko
MALGUTASUNA
Ordutegi eta modalitate ugari, zuen egoeraren arabera
IRAKASLEAK
Irakasle natibo eta elebidunen etengabeko txandaketa, azentu desberdinak lantzeko
IKASTARO HOBARIDUNAK
Zure ingeles ikastaroa Fundaeren bidez hobaritzeko aukera
JARRAIPENA
Ikasleen asistentziari, aurrerapenari eta kalifikazioari buruzko txostenak
ARRETA PERTSONALIZATUA
Enpresentzako administrazio-langileak, zalantzak argitzeko eta izapideak arintzeko
Ingelesa enpresentzat
