Joan edukira
Oxford Language School

Ingelesa helduentzat

INGELES IKASTAROAK HELDUENTZAT

helduentzako ingeles eskolak
Maila
Zero mailatik C2ra
Formatua
Astean 1, 2 edo 3 egun
Egutegia
Irailetik uztailera
Taldeak
Oso txikiak

GURE INGELES IKASTARO ARRUNTAK

Helduentzako ingeles ikastaro arruntak

Gure helduentzako ingeles ikastaroen helburua ikasturtean maila bat aurreratzea da, hizkuntza zehaztasunez menderatzeko behar diren mailak eskuratuz.

Gure helduentzako ingeles taldeak oso txikiak dira. Irekitzeko, 4 ikasle behar dira, hain zuzen ere ikasgela jendez gainezka ez egoteko.

Ikaslea da protagonista, ikasturte osoan behar bezala aurrera egin dezan.

Norentzat dira

gazteentzako ingeles eskola

Galdetzen ariko zarete gure eskolak ingelesean oinarria dutenentzat bakarrik pentsatuta ote dauden. Absolutely not!

Inoiz ingelesik ikasi ez duten zero mailako ikasleak ditugu. Izan ere, Oxford Metodoa hasiberrientzat da, baita hizkuntzarekin harremana galdu nahi ez duten C2 mailakoentzat ere. Gainera, ingelesari eskaini nahi diozun denbora aukeratu dezakezu: astean 1, 2 edo 3 egun.

Ikastaro trinko bat ere egin dezakezu! Look!

Helduentzako gure ingeles ikastaroen modalitateak

  • IKASTARO ARRUNTA

    Irailetik uztailera, baina nahi duzunean has zaitezke!

  • IKASTARO TRINKOAK

    Urte osoan. Ez galdu udakoak!

  • ESKOLA PARTIKULARRAK

    Zure neurrira!

Gure eskolak nolakoak diren galdetzen ari bazara, lehenik jakin behar duzu metodo propioa dugula, gure hizkuntza-sailak garatua.

Gure Oxford Method metodoarekin, ingelesa ikasiko duzu denbora erdian, metodo tradizional batekin baino. Horretarako dago diseinatuta.

Gure ikaskuntza-metodoa elkarrizketan oinarritzen da, eta estrategikoki antolatuta dago mailatan: ikaslea mailaz maila aurrera doa, fonetika, ahoskera eta gramatika hobetuz. Bidean, ahozko arintasuna irabaziko du, eta ingelesa ezin hobeto ulertuko du, irlandar batek edo australiar batek hitz egiten duela ere.

Gainera, Oxford Language Schooleko ingeles ikasgai bakoitzean, ikasleak aurreko eskolan ikasitakoa indartuko du, eta gramatika eta hitz berriak modu sendo eta naturalean ikasiko ditu. Gramatika ahoz eta arin irakasten da. Horrela, ikaskuntza-prozesuari buelta ematen diogu: ikasleek lehenik ingelesez hitz egiten eta ingelesa ulertzen ikasten dute. Ez al dugu horrela ikasten ama hizkuntza?

Irakasle natibo eta elebidunak

Gure Oxford Metodoa ez litzateke arrakastatsua izango, gure irakasle-taldeak bikain aplikatuko ez balu:

  • Ingeleseko irakasle kualifikatuak, gure eskoletan prestatuak

  • Munduko hainbat lekutatik etorriak!

  • Azentu ugari, garapen fonetiko natural eta kulturaniztuna ahalbidetzen dutenak

  • Kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko sistema

  • Etengabeko prestakuntza

Horrelakoak dira gure ingeles eskolak

Gure ingeles eskoletan zure laguntza osoa behar dugu. Ez zaude liburura begira egongo, ezta irakasleak galderarik egin ez diezazun ihesi ere. Protagonista nagusia izango zara, eta parte-hartze aktiboa izango duzu, ideiak azalduz.

Taldeak txikiak izango dira, guztiek parte hartzen dutela bermatzeko. Eta irakasleak orkestra-zuzendari baten lana egingo du: elkarrizketa gidatu eta ezin hobeto egituratu bat eramango du, hiztegia eta egiturak zabaltzeko eta gramatika-ikasgaiak txertatzeko pentsatua.

Gure ingeles eskolen dinamismoari esker, ia ez zara konturatuko zein azkar ari zaren ikasten, nahiz eta entzumenean eta ahoskeran lehen egunetik nabarituko dituzun aurrerapenak. Promise!

Gustatzen zaigu esatea gure metodoa ikaskuntzan oinarritzen dela, ez irakaskuntzan: ikasleak ikasten du, eta berak jartzen ditu bere helburuak. Irakaslearen lana bidea erraz eta dibertigarri egitea baino ez da.

Ingelesa helduentzat

LEHEN ESKOLA DOAN!