Ingelesa haurrentzat
INGELES ESKOLA PARTIKULARRAK HAURRENTZAT BILBON

- Adinak
- 12 urte arte
- Formatua
- Banaka, binaka edo hirunaka
- Non
- Bilbo
Gure haurrentzako ingeles eskolak banakakoak edo bi edo hiru ikaslerentzakoak izan daitezke.
Arreta askoz pertsonalizatuagoa nahi edo behar duten ikasleentzat diseinatuta daude, edo ordutegiagatik edo egunengatik talde arruntetara joan ezin direnentzat.
Egokiena eta gomendagarriena da adin txikietan (12 urte arte) ikasleek ingelesa taldean eta beste haur batzuekin ikastea.
Taldeko jarduerak probetxugarriagoak eta eraginkorragoak dira ikasteko.
Ingelesa izango da bere ikasgai gogokoena!
Neurrirako ingeles prestakuntza Bilbon

Ingelesa ez dadila oztopo izan! Haurrentzako ingeles eskola partikularrak hartzen dituzten ikasleek irakasle natibo edo elebidun bat dute, osorik beren eskura.
Speakinga, gramatika, ahoskera… landuko dituzte. Edo maila egiaztatzeko azterketa bat ere presta dezakete (Young Learners, Cambridge).
Hobetu bere errendimendua ingeles eskoletan, Bilbon

Ikasleek % 100 aprobetxatzen dituzte ingeles eskola partikularrak, prestakuntza guztiz pertsonalizatua baita: ikastetxeko ingelesa indartzeko, azterketa garaian laguntzeko edo, besterik gabe, ahozko arintasuna irabazi eta hizkuntza hobeto menderatzeko balio diezaieke.
Gure Oxford Metodoarekin, ingelesa bere ikasgai gogokoena bihurtuko da!
Oso azkar aurreratzen dute!

Gure ingeles eskola partikularrak hartzen dituzten haurrek azkar egiten dute aurrera, tratu pertsonalizatuagoari eta gure ikaskuntza-metodoa egokitzeari esker.
Inoiz ez diote hainbeste etekin atera eskola bati!
Zure seme-alabei ikastetxeko ingelesa gogorra egiten bazaie edo indartu behar dutela uste baduzu, haurrentzako gure ingeles eskola partikularrak interesatuko zaizkizue
Galdetu guri!
Eskola partikularrak haurrentzat
ETORRI PROBATZERA!
EZAGUTU GAITZAZUN NAHI DUGU
