
- Adinak
- 6–11 urte
- Non
- Bilbo
Ingelesa izango da bere ikasgai gogokoena!
Ingelesa 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat
Irakurtzen eta idazten ikasteko etapa hasten da, eta jauzi handia egiten dugu hizkuntzaren ikaskuntzan. Jada ez da nahikoa entzutea, ulertzea eta errepikatzea. Orain arretaz entzuten, ulertzen eta arrazoitzen hasten gara.
Oxford Language Schoolen, haurrentzako ingeles eskolek gure metodo propioa jarraitzen dute, etxerako lanik eta azterketarik gabe, modu naturalean, guk ama hizkuntza ikasi genuen bezala, ahoskera landuz eta hobetuz. Eta ondo pasatuz, hori baita ikasteko eta prozesuaz gozatzeko modurik onena.
Gizakiok 12 urte arte garatzen dugu hizketa-aparatua; orduan ixten dira ahots-kordak eta aldatzen da ahotsa. Gogoratu, halaber, gaztelaniak 24 fonema dituela, eta ingelesak, berriz, 44; hau da, gure irrati fonetikoak piezen erdiak baino ez ditu. Beraz, 12 urte bete arte garatzeko gai ez garen soinu fonetikoak ziurrenik betiko galduko ditugu, edo askoz gehiago kostatuko zaigu garatzea.
Horregatik ematen die Oxford LS metodoak hainbesteko garrantzia irakasle natibo eta elebidunei.
Ingelesezko jolasak 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat

Zure seme-alabek ingelesa ikastea nahi duzu? Jolasak dira ingelesa ikasteko modu dibertigarri eta praktikoa. Oxforden, ingelesa modu atseginean ikusten laguntzen diegu. Gure Oxford Metodoaren bidez egiten dugu, haurrek jolasen bidez ikas dezaten.
Hona hemen jolasetako batzuk:
Bingoa: oso jolas aldakorra da. Jatorrizko bertsioan zenbakiak errepasatu eta ikasiko dituzte, baina beste bertsio batzuk ere badaude, landareak, objektuak edo animaliak ikasteko.
Telefonoa: haurrak bata bestearen ondoan jartzen dira, eta esaldi bat pasatzen diote elkarri ingelesez. Dibertigarria da amaieran esaldia ez dela ezer antzekoa. Jolas honekin hitz, esapide eta gramatika berriak ikasiko dituzte.
Abestiak: ingelesezko abestien bidez oinarrizko hitzak irakasten dizkiegu haurrei: alfabetoa, animaliak, gorputzaren zatiak edo koloreak.
Etorri gu ezagutzera, eta ikusiko duzu nola ikasten duten zure seme-alabek ondo pasatuz.
Lehen Hezkuntza (6–11 urte)
ETORRI PROBATZERA!
EZAGUTU GAITZAZUN NAHI DUGU
