Ingelesa helduentzat
PERTSONALIZATU ZURE ESKOLAK
INGELES ESKOLA PARTIKULARRAK

- Formatua
- Banaka, binaka edo hirunaka
Gure eskola partikularrak, Oxford LSn, banakakoak edo bi edo hiru ikaslerentzakoak izan daitezke.
Aproposak dira arreta askoz pertsonalizatuagoa nahi edo behar duten ikasleentzat, edo ordutegiagatik edo egunengatik talde arruntetara joan ezin direnentzat.
Gure ingeles eskola partikularrak oso gomendagarriak dira, halaber, helburu zehatzak dituztenentzat edo azterketa espezifikoak, probak, oposizioak, lan elkarrizketak, aurkezpenak eta abar prestatu nahi dituztenentzat.
Ingeles eskola partikularren modalitateak
Elkarrizketako eskola partikularrak

Gure ingeles ikastaro partikularrak taldeko eskolak bezalakoak dira, baina banakakoak, irakasle batekin.
Eskola horietan, ingelesa ikasiko duzu gure metodo propioarekin; ahozko lan handia du ezaugarri.
Irakasleak gramatika eta hiztegia elkarrizketaren bidez irakatsiko dizkizu, eta, aldi berean, ahoskera, ahozko arintasuna eta entzumena hobetuko dituzu.
Gure ingeles eskola partikularrek kontzentrazio eta arreta osoa eskatzen dizute.
Ordubete inguru emango duzu ingelesez hitz egiten irakasle batekin; irakasleak zure ideiak adieraztera eta aktiboki parte hartzera gonbidatuko zaitu, eta, bitartean, zuzendu eta gidatu egingo zaitu.
Eskola mota honekin, ikasleak denbora errekorrean egiten du aurrera, eta lehen egunetik ikusten du nola igotzen den bere ingeles maila.
Zorrotza zara zure prestakuntzarekin? Hizkuntzaren alderdi batzuk hobetu nahi dituzu? Ingelesean errefortzua behar duzu? Edo arreta pertsonalizatua baloratzen duzu? Gure eskola partikularrak zuretzat eginda daude!
Azterketak prestatzeko eskola partikularrak

Titulu ofizial bat atera behar duzu eta denbora estu zabiltza? Zure ingeles maila egiaztatu nahi baduzu eta denbora handirik ez baduzu, ingeles eskola partikularrak ditugu era guztietako azterketa ofizialak prestatzeko (Cambridge, Linguaskill, EOI).
Eskola horietan, zure probak eskatzen dituen trebetasun guztiak landuko dituzu irakasle batekin: Writing, Listening, Speaking, Grammar…
Bultzada bat behar duten trebetasunak indartuko dituzu, eta zure ahuleziak indargune bihurtuko dituzu. ‘Mock exams’ edo benetako azterketaren simulazioak egingo dituzu, probaren formatua eta duzun denbora ezagutzeko eta, azken batean, deialdira ahalik eta prestatuen joateko.
Gure irakasle natibo eta elebidunak azterketa ofizialak prestatzen espezializatuta daude, eta zure eskura egongo dira erabat.
Your goal is our goal!
Eskola partikular pertsonalizatuak

Partikular pertsonalizatuak: Ingelesarekin behar zehatz bat duzu? Adibidez, lan-konpromisoak: ingelesezko elkarrizketa bat, lan-aurkezpen bat, gutun bat prestatzea edo zure curriculuma eguneratzea.
Gure ingeles eskola pertsonalizatuetan eskola partikular pertsonalizatuak kontratatzeko aukera eskaintzen dizugu; eduki akademikoa zure beharretara egokituko dugu.
Kontatu zer erronka duzun ingelesez, eta ezerk ez zaitu geldituko. Etorri gu ezagutzera eta egin doako Demo Class bat orain!
Can’t wait to see you!
Neurrirako ingeles ikastaroak

Hauek ingeles ikastaro pertsonalizatuak dira, ordutegi, maila eta egutegi oso zehatzak dituztenentzat diseinatuak.
Normalean, talde arruntetan sartu ezin direlako elkarrekin izena ematen duten pertsonek osatzen dituzte.
Talde hauek taldeko eskola partikular gisa funtzionatzen dute. Ordutegia, egunak eta ikastaroaren ordu kopurua libreki aukera daitezke, eta eskola bat bertan behera utzi edo atzeratu daiteke talde osoa ados badago.
