Ingelesa haurrentzat
ESKOLAZ KANPOKO INGELES ESKOLAK HAURRENTZAT
EZAGUTU GAITZAZUN NAHI DUGU

- Ordutegia
- Ikastetxetik irtetean
- Formatua
- Astean egun bat edo bi
- Egutegia
- Irailetik ekainera
- Taldeak
- Txikiak eta homogeneoak
INGELES IKASTARO ARRUNTA
Eskolaz kanpoko ingeles eskolak
Ikastetxetik irten eta gurera!
Talde txiki eta homogeneoak, adinaren eta mailaren arabera
Ikasturtea irailetik ekainera
Elkarrizketan oinarritutako eskolak
Zer eskaintzen dute haurrentzako gure eskolaz kanpoko ingeles eskolek?
Jolasaren bidezko ikaskuntza
Gure metodoa
% 100ingelesez
Irakasle natibo eta elebidun espezializatuak
Instalazio egokituak
Jarraipen pertsonalizatua
Nolakoak dira haurrentzako gure eskolaz kanpoko ingeles eskolak?

Gure ingeles eskola arruntak eskolaz kanpoko jarduera ezin hobea dira txikientzat, ikaskuntza eta dibertsioa ezin hobeto orekatzen baitituzte.
Guk, Oxford Kidsen, ingelesa irakasteko ikuspegi ludiko-praktikoa erabiltzen dugu. Eta hori lortzen dugu gure ingelesa ikasteko metodoari esker: elkarrizketa, ahozko adierazpena eta ikasleen entzumena lantzen ditu. Erabateko murgiltzea!
Eskolak ikastetxetik irtetean
Astean egun bat edo bi
Iraupena: irailetik ekainera
Talde txiki eta homogeneoak
8 maila, adinaren eta mailaren arabera
Ikasleen jarraipen pertsonalizatua
Zer esan nahi dugu haurrentzako eskolaz kanpoko ingeles eskolak aipatzen ditugunean? Gure ingeles ikastaro arruntaz ari gara: ikastetxetik irtetean egiten da, eta eskola-egutegiari jarraitzen dio. Eskolak iraila amaieran hasten dira eta ekainaren erdialdean amaitzen dira, gure graduazioekin.
Gure ingelesa irakasteko metodoak guztira 8 maila ditu, eta maila bakoitza ikasturte batean gainditzen da. Talde txikiak direnez, gure irakasleek oso ondo ezagutzen dute ikasle bakoitza, haren ingeles maila eta izaera. Haurrekiko gertutasun horri esker, emaitzarik onenak lortzen ditugu haietako bakoitzarekin.
Gure haurrentzako ingeles eskoletan nabaritzen dira aurrerapenak lehen egunetik. Eta helburua argi dugu: gure ikasleak ingelesez konfiantzaz eta autonomiaz moldatzea.
Jarraipena zehatza da. Oxford LSn bidaltzen ditugu kalifikazioak urtean hiru aldiz, hiruhileko bakoitzean bat. ‘Report’ horietan, gurasoei edo tutoreei jakinarazten diegu nola moldatzen diren haien txikiak hizkuntza-trebetasun bakoitzean: entzumena, mintzamena, irakurmena, idazmena eta, bereziki interesatzen zaizuena, portaera.
Gainera, guraso guztiek aukera dute tutoretza bat eskatzeko sail akademikoarekin edo zentroko Ikasketa Zuzendaritzarekin biltzeko, egoki iruditzen zaien guztietan.
Guk, Oxford LSn, ingelesa ikasteko modu guztiz desberdina proposatzen dugu, metodo tradizionalen aldean; horiek ikasleak ingelesez idazten ikastean, egitura gramatikalak buruz ikastean eta liburu batekin lan egitean jartzen dute arreta. Hizkuntza bat ez da beste ikasgai bat; komunikazio-tresna bat da, eta hitz eginez ikasten da. Praktikak eramango gaitu hizkuntza menderatzera.
Txikitan ikastea harrigarria da. Haurrek asimilatzeko gaitasun ezin hobea dute, eta oso harberak dira inguruko mundua deskubritzeko. Horregatik, gomendatzen dugu zenbat eta lehenago hasi ingelesarekin ohitzen, hobe. Hori bai, ezinbestekoa da jarraitutasuna.
Gure esperientziak erakusten digu nahikoak direla astean 1 edo 2 orduko eskolaz kanpoko ingeles eskolak ikasgai hau finkatzeko.
Gainera, Oxford KIDSeko irakasle-taldea guztiz natiboa da, eta Haur Hezkuntzan espezializatuta dago. Haiek lortzen dute haur bakoitzak lotura berezia sortzea ingelesarekin, ikasten gozatzea eta une ahaztezinak bizitzea beti beraiena izango den Oxford LS ingeles akademian.
