
- Adinak
- Batxilergoko 2. maila
- Egutegia
- Maiatza
- Iraupena
- Bi aste
Selektibitatearen atarian zaude?
Guk, Oxford Language Schoolen, ikastaro berezi bat dugu ingeleseko EBAU azterketa prestatzeko.
Azterketak prestatzen espezializatutako gure irakasle natibo eta elebidunek lagunduko dizute unibertsitatera sartzeko proba arrakastaz gainditzen.
Landuko dituzue selektibitateko ingeles azterketaren atal guztiak, azterketa osoa menderatzeko. Selektibitateko azterketa egin baduzu, ezagutu gure unibertsitarioentzako ingeles ikastaroak, eta lortu zure karrerarako behar duzun maila. Go for it!
% 98
GAINDITUTA
PRESTAKUNTZA ZENTRO OFIZIALA
IRAKASLE-TALDE ESPEZIALIZATUA
Zertan datza ikastaroa?
Espainiako unibertsitatera sartzeko azterketak (EBAU) proba bat du: hautatzeko bigarren hizkuntza bat. Dakizuenez, ingelesa da unibertsitate-karrerak egin nahi dituzten ikasleen aukerarik gogokoena. Oxford Language Schoolen azterketa honetarako ikastaro trinko berezi bat dugu.
Ikastaro hau maiatzean ematen da, eta bi aste iraun ohi du. Baina orain bertan hasi nahi baduzu azterketa prestatzen, esaiguzu. Zuentzako aukerarik onena bilatuko dugu!
Izan ere, selektibitateko ingeles proba ez da zailena, baina beste ikasgaien ikasketa-kargagatik, Batxilergoko 2. mailako ikasleek alde batera utzi ohi dute haren prestaketa. Horregatik, Oxford Language Schoolen selektibitateko azterketa indartzeko dugun ikastaro berezi hau ezin hobea da ingelesari denbora ateratzeko, hainbeste ikasketa-orduren artean.
Izena emango duzu?
Zer lortuko duzu ikastaroarekin?
Unibertsitatera sartzeko ingeles azterketaren formatura ohitzea
Lan egitea ‘Past Papers’ delakoekin, hau da, aurreko deialdietako azterketekin, azterketa garaiz eta behar bezala gainditzeko behar den trebetasuna eskuratzeko
Ingelesezko testu laburrak ulertzeko gai izango zara, irakurketa ulerkorreko teknikak ikasiz testu bateko informazio garrantzitsua identifikatzeko
Testu bateko sinonimoak identifikatzeko gai izango zara
E/F galderei erantzuteko gai izango zara, testu batean jasotako informazioa emanez
Testu bati buruzko galderei zure hitzekin erantzuteko gai izango zara
Esaldi errazak beste esaldi batzuk bihurtzeko gai izango zara, esanahi bera izan dezaten
Gai jakinei buruzko testu laburrak (80-120 hitz) idazteko gai izango zara.
Selektibitateko azterketa prestatzeko materialak
Ikastaroan erabiliko diren material espezifikoak guk emango ditugu Oxford Language Schoolen: gehienbat, aurreko edizioetako azterketak izango dira, eskolan landu eta zuzenduko direnak, ikaslea azterketaren formatura ohitzeko.
Ikasleak ariketa osagarriak ere egin beharko ditu ikastaro-ordutegitik kanpo, eta irakasleek zuzenduko dituzte.
Prestatu zure selektibitateko azterketa Oxford Language Schoolekin!
Selektibitatea (EBAU)
